Lilatoirako autobusa Mallabitik

Drogetenitturri 2025ko urt. 28a, 07:08

Otsailaren 23an egingo da 35. Lilatoia eta, aurten ere, Donostiarako autobusa jarriko da Mallabitik. Doan izango da, baina plaza kopuru minimo bat bete behar denez, izena emateko eskatu dute Udaletik.

Argazki-galerian iaz parte hartu zuten mallabitarrak, hasi aurretik, lasterketan bertan eta ostean. Argazkiak: Olga de Miguel.

Iaz bezala, Mallabiko Udalak autobusa jartzeko asmoa du LILATON Emakumeen* Lasterketan parte hartuko duten mallabitarrentzat. Autobusa petriletik irtengo da otsailaren 23an, goizeko 8:30ean; eta 18:30ean bueltatuko da Donostiatik.

Buseko plaza eskatzeko gerturatu udaletxera edo Kultur Etxera otsailaren 14a (ostirala) baino lehen. ​