'Irabazi arte!' telesailaren denboraldi berria Mallabian estreinatuko da

Ander Gomez 2025ko ots. 11a, 11:34

Futbolari gazteen euskarazko fikzio arrakastatsuak 4. denboraldiari ekingo dio otsailean. Hil bukaeran emitituko da telebistan baina, aldez aurretik, Euskal Herriko hainbat txokotan eskainiko dute primizian; tartean, Mallabian.

EITBk otsailaren 21ean estreinatuko du "Irabazi arte" telesailaren denboraldi berria, baina UEMArekin (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearekin) duen akordioa dela-eta, Go!azen-ekin egin bezala, lehen atala aste bat lehenago ikusteko aukera emango zaie mallabitarrei. Domeka arratsalde honetan (otsailaren 16an) izango da estreinaldia, Kontzejuzarren. Sarrera doakoa izango da eta 16:00etan ekingo diote proiekzioari.

Aurreko atalak galdu dituztenek, sarean dauzkate osorik ikusgai orain arte emititu diren hiru denboraldian, EITBren Nahieran plataforman. Ikusteko egin klik hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zoketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM:: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK:: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.