[EGITARAUA] Mallabiko Inauteriak 2025

Drogetenitturri 2025eko otsailaren 19a

Mallabian asteburu honetan bertan emango zaio hasiera inauterietako egitarauari, txitxiburduntziarekin. Datorren astetik aurrera, herrigunean kantari, frontoian bazkaltzen, playback lehiaketan... eta dantzan arituko dira mallabitarrak, DJ Track-A eta Oihan Vegaren musikarekin. Horrez gain, Eriz magoaren ikuskizun berezia egongo da eskolan eta AD Mallabia FTk tenis txapelketa antolatu du.

Goian, argitaratu gabeko 2024ko Playback-Mozorro lehiaketako bideoa ikusgai. Irudiak: Valentin Mugarza eta Goizargi Amesti. Edizioa: Ander Gomez.

Otsailak 22, larunbata

19:00

Txitxiburduntzia.

Parkean.

*Oharra: Txorizoa, ogia eta makila norberak eraman beharko ditu. Sua eta umeentzako edaria Udalaren kontura.


Otsailak 27, osteguna

BERTAN BEHERA

Eguen Zuri eguneko koplak.

Herrigunean.


Martxoak 1, larunbata

14:30

Mozorro bazkari autogestionatua.

Herriko frontoian.

17:00

20:30

Kale animazioa, DJ TRACK-A.

Herrigunean.

 

Egin klik argazkian bideoa ikusteko.


Otsailak 13, Karnabal asteartea

14:45

15:45

Eriz magoaren ikuskizuna.

Eskolan.

16:30

Txokolatada.

Herriko frontoian.

17:30

Playback - Mozorro lehiaketa.

Herriko frontoian.

17:00

20:30

Erromeria DJ Oihan Vegarekin.

Herriko frontoian.

 

Egin klik argazkian bideoa ikusteko.


Martxoaren 5etik 8ra

ZEHAZTEAR

Tenis txapelketa.

Eskolan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.