Goitik beherakoa beti samur; eta behetik gorakoa, Mallaetxebarritik erdigunera artekoa batez ere aldapatsuagoa eta neketsuagoa egin zitzaien arren, gogotsu eta umoretsu ekin zioten. Ze...gustuko lekuan aldaparik sekula ere ez!
Parkean gero aldarrikapenen tartea etorri zen, eskolako 3. Zikloko ikasleek mikromatxismoaren gaineko hiru esketxen antzezpenarekin eta Nahikari taldetik irakurritako feminismoaren aldeko testuarekin. Egunaren gomutaz, motxila bana banatu zen parte-hartzaileen artean eta amaiera gozoa emateko luntxa eskaini zitzaien.
Argazkia: Esti Arrizabalaga.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!