Larunbatean omenaldi herrikoia egingo diote Igor Olalde mallabitarrari

Dorleta Vidal 2025ko api. 7a, 07:15

2024ko azaroaren 17an zendu zen Igor Olalde Aguirregomezcorta "Ardantza" mallabitarra, eta haren lagunek omenaldia egingo diote apirilaren 12an, larunbata.

Bost hilabete beteko dira laster Igor Olalde mallabitarra hil zenetik eta, kontuan izanda herrian oso pertsona ezaguna zela, omenaldia egingo diote senideek eta lagunek apirilaren 12an, 52 urte beteko zituen egunean, hain zuzen ere. 

Antolatzaileek eguerditik iluntzera bitarteko egitaraua prestatu dute, eta lehen ekintza trikipoteoa izango da, 12:00etan hasita Jubiletxe aurrean. Jarraian, 13:30ean, omenaldia burutuko da Herriko Tabernan, Musikabia taldeak giratuta, eta bukatutakoan, 14:30ean, bazkaria egingo da leku berean. Hirurogeita hamar lagun inguru bilduko dira bertan, martxoan zehar bazkarian izena emateko aukera egon baita, eta aspaldi bete ziren leku guztiak.

Arratsaldean hiru kontzertu egongo dira 19:00etatik aurrera: The Jacintones (eta ondoren errifen zozketa), Pladures eta Santa Bárbara. Horrez gain, egun guztian zehar, "Ardantza" gogoratzeko argazki erakusketa egongo da Herrikon ikusgai,