“Mallabiko Hika txuletie” prestatu du Zaparrada Elkarteak

Drogetenitturri 2025ko mai. 5a, 11:42

Mallabiak "Euskaraldia Hikan" ekimenean parte hartuko du, Euskal Herriko hainbat udalerrirekin batera. Ekimen honetara batu nahi diren herritarrek hala adierazi beharko dute Euskaraldian izena ematerakoan, eta txapa jasotzerakoan “H” pegatina jasoko dute, ahobizi edo belarriprest txapan itsasteko. Horrekin lotuta, "Mallabiko Hika txuletie" argitaratu berri du Zaparrada Elkarteak.

Lagun bi alkarrekin hasarratu die eta, 
batak bestie joten dau begixan onduen:
- Hau ez dok holan geldittuko!
- Ez, hori baltzittu eingo jak.

____________________________________

Mallabiko esaerak:

- Zelan hago? 
- Aspaldi ez gaittun/gaittuk ikusi eta zelan habil? 
- Ze ein bion/biok bixer? 
- Ze ingojuau/ingojunau? 
- Etxuat/Etxunat nahi.
- Etxukenat/Etxaukat gogoik gaur.
- Bajakixenat/ Bajakixat hori baina .... 
- Edarra gozatue ezton/eztok? 
- Oin fresko jan/jak baina berotu bijon/bijok.
- Eutsiko jutzenau/ jutzau.
- Eurixe jaton/jatok.
- Horion/Horiok suertie. 
- Saiatuko gaittun/gaittuk.
- Egonari/egoai ixilik! 
- Ze guron/gurok? 
- Heuk nahidunana/nahiduana. 
- Ze bion/biok? Ze nahion/nahiok? 
- Junai/Juai etxa! 
- Etorrikaz bazkaitten? 
- Etorriñari/Etorriari hona. 
- Emoiden/Emoiztek hori.
- Zetan habil?
- Haon/Haok arpeixe!
- Hi haz hi alpakiñe!
- Hartin /Hartik hortik!

____________________________________

Aditzak:

Naiz> Non/Nok
Zara> Haz 
Da> Don/Dok
Gara> Gaittun /Gaittuk
Dira> Dittun /Dittuk

Nintzen> Nintzunan/Nintzuan
Zinen > Hintzenan/Hintzan
Zen> Zunan
Ginen > Gintzunazen/Gintzuazen
Ziren > Zittunan/Zittuan

Dut> Juat/Junat
Duzu> Don/Dok
Du > Jon/jok
Dugu> Junau /Juau
Dute >June/Juek

Nuen> Najunan/Najuan
Zuen> Junan/Juan
Genuen> Gendunan/genduan
Zuten> Junen/juen

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.