Noz hasi zinen txirrindulari jantzi eta karrerak korritzen, Eñaut?
Eñaut: Lau urte die, Berrizko eskolan hasi nitzenien Zaldibarko taldien apuntatu nitzen Berrizko lagun batekin. Orain Zornotzako taldien nabil, Junior kategorixian lehenengo urtien. Junior bi urte izeten dira eta gero hogetahiru urtez azpikuetara pasatuko naz.
Maider: Ume umetatik eruen izen doguz Udane eta Eñaut mendire, eskalatzera, bizikletan ibiltxera eta abar. Honek urte bi eukezala, egun baten ikesi eban bizikleta gainien ibiltxen.
Zornotzako taldiaz gain, Españako selekzinuen be ibili zara
Eñaut: Martxuen deitxu eustien eta Alicanten korritu nitxun erlojuz kontrakue eta karrerie, zapatuen eta domekan.
Maider: Españako selekzinoko seiren artien berau izen zan onduen ibili zana.
Zertan defendatzen zara onduen, sprinien, eskalatzen…?
Eñaut: Igoten igoten, eskalatzailie naz, gehixago gustatzen jata. Ohittute be banago Mallabiko aldapekin, hemen danien dago aldapie.
Non entrenatzen dozu eta norekin?
Eñaut: Normalien Durangaldien, Berriz, Elorrio, Miota aldetik. Beti elkartzen gara batzuk, taldien berriztarrak, ondarrutarrak, markinarrak, zornotzar bat… gauz, hamaika guztire. Atzo adibidez Aguraineraino juen ginen, lau orduko bueltie egin gendun. 100 kilometro inguru.
Maider: Nik esaten deutset idatzeko nundik dabilen. Ondo konpontzen die kaminuen baina arriskue beti dago eta ardurie, ardurie da. Hori bai, ez jako esan biher “benga Eñaut, gaur entrenatu egin biher dozu”. Hartu bizikletie eta “banoie” esaten dau, oso gustora dabil.
Ze ziklista dozu gustoko, gaur egungue eta lehenagokue?
Eñaut: Ba Pogacar oin momentuen eta lehenagokue Indurain esango neuke.
Eta ze plan etorkizunera begire?
Eñaut: Oin txirrindularitzan, momentue bizitzie eta gozatzie nahi dot. Ikesten be jarraitzen dot, elektromekanikako lehenengo mailan nago Markinen eta datorren urtien bigarren maila egingo dot. Hamasei urte daukaz ondiño eta gero ikesten jarraitzie nahi neuke. Txirrindularitzan astiro-astiro gorutz eitxie da nire asmue, ahal doten neurrixen. Neure burue gainditzen juetie nahi neuke ahal bada behintzet.
Maider: Oso ondo dabil, eskolan be gustora eta bizikletan zer esanik bez. Lehenguen Antzuolan irabazle izen zan, Zornotzan zortzigarren amaittu eban… astiro-astiro badoie bere bidie eginez.
Lagunekin parrandan urtetzen zara?
Eñaut: Ez, bapez bapez. Lagunek gainera, danok gara txirrindularixek. Bizikletian mundu honetan jente asko ezagutu dot, lagunek, familiak, leku asko be bai. Ez dot parrandie faltan botaten.
Maider: Hau lotixe da. Inoz urten dau parrandan baina gero biharamunien entrenatzera jueteko komerixak! Gainera karrera asko eukitxen ditxu, asteburu batzutan libre eukitxen dau eta deskantsatu be ein biher izeten da.
Deskantsue neguen ba, ezta?
Eñaut: Neguen ziklokrossa egitten dot, jajaja. Taldeko danok ez dogu egitten baina batzuk bai. Politxaue da, neketsuaue be bai, inder aldetik exijentiaue da. Leku batzutan bizikletie lepuen hartzie toketan da, eskailerak… baina asko gustatzen jata. Txarrena basaztute amaitzen dogule goraino, kriston kakatziaz.
Maider: Ikusteko be politxague da, zirkuituen dalako eta bueltaka ibiltxen direlako. Beste karreretan behin ikusten dozu eta gero helmugan, baina ziklokrossien gehixa disfrutatu zeinke. Baina, hori bai, kakatzie!! Txokolate bat…!