Mundiorako igoeraren I. edizioak irekiko ditu aurtengo San Jurki jaiak. Lehenengo irteera 16:30ean izango da, ibilbidea oinez egin nahi dutenentzat; bigarrena, 17:00etan, korrikalarientzat. Igoerak 1,8 kilometro izango ditu, 380 metroko desnibel positiboarekin. Txopoaren atxatzea 18:00etan izango da eta, 18:30ean, txosnaren irekirarekin batera, pintxoak banatuko dira.
Domekan, 11:00etan, ohiko mezarekin hasiko da eguna eta Gazte Alai taldeak dantza erakustaldia eskainiko du 12:00etan. Amaitzean, umeek oilar-harrapaketa eta lapiko-apurtze jokoak izango dituzte, eta nagusientzako kafea eta txorizoa egongo da. 14:00ean auzo bazkaria egingo da ermitan bertan eta bazkalostean, 17:00 aldera, bingo musikatua egongo da, Ugaitz eta Beñatek euskal kantekin girotua.
Oharra: Beti bezala —eta betiere posible den heinean— oinez igotzeko eskaera egin dute antolakuntzatik.