Hondakin organikoak botatzeko 'txartel marroia' derrigorrezkoa izango da Mallabian

Ander Gomez 2025ko api. 29a, 11:53

Maiatzaren 12tik aurrera, edukiontzi marroia ireki ahal izateko txartela erabili beharko da derrigor. Ostiral honetan informazio-karpa jarriko dute herrigunean eta datorren astean zehar jaso ahalko da txartela, Kontzejuzarren. 

Datorren asteko zapatuan itxiko dituzte Mallabiko edukiontzi organiko guztiak. Berauek zabaltzeko, Debabarreneko Mankomunitateak banatutako txartel marroia erabili beharko da. Aurrez txartela zeukatenek, posta bidez jasoko dute edo jaso dute jada berria. Txartelik eduki ezean, Kontzejuzarren jasotzeko aukera egongo da datorren asteko martitzenetik eguenera: Maiatzaren 8an, 9an eta 10ean, goizez (10:00-14:00) zein arratsaldez (17:00-20:00).

Mankomunitatetik azaldu dutenez, neurri honekin "Mallabiak aurrerapauso bat emango du hondakin organikoen kudeaketa hobetzeko eta birziklapen-ohiturak sendotzeko, herritarren inplikazioa sustatuz eta jasangarritasunaren aldeko konpromisoa indartuz". Informazio gehiago nahi dutenek, 629 03 12 52 telefonora deitu dezakete.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.