Maiatzaren 24an, goizetik eguerdira arteko egitaraua antolatu zuten Berbalagunek. Petriletik irten ziren 10:00etan, Osmarako bidea hartuz. Behin ailegatuta, ordu eta erdi eman zuten bertako ermitaren —eta ingurukoen— ohiturei, jaiei eta pasadizoei buruz solasean. Eguerdi aldera jaitsi ziren herrira, eta mokadutxo gozoa hartu zuten plazan. Indarrak berrituta, aterpean elkartu ziren EZ ESAN! galdera-erantzun lehiaketaren finala jokatzeko. Eguraldi ederra izan zuten, baina are ederragoa izan zen herritarren artean bizitako giroa.
Oraingoan, Rober Rodríguez izan zen garaile. Argazkian, opari-sorta jasotzen Juanmi Bravoren eskutik: