Gaurkoa bezalako egun beroetan, Elizosteko haur-parkean edo plazan jolasean aritu ostean, ur jolas parkean freskatu ahalko dira Mallabiko haur eta gaztetxoak. Iaz, txorrotak bi orduz aktibatzen zituzten goizez eta beste hiru ordu arratsaldez. Aurten ordutegia apur bat murriztu dute eta udaletik "ur-kontsumoaren erabilera arduratsua egiteko" eskatu diete herritarrei.
Goiz-eguerdi partean 11:00etatik 13:30era bitartean zabalduko dituzte txorrotak; arratsaldez, berriz, 16:30etik 20:00etara egongo dira erabilgarri.