Arabara eta Nafarroara joan ziren frontenis maratoiko txapelak

Drogetenitturri 2025ko eka. 23a, 16:01

Ekainaren 21ean eta 22an ospatu zen AD Mallabia FTk antolatutako Emakumezkoen Frontenis Maratoia. Zapatuan binakako kategorian jokatu zuten; domekan, banakakoan.

Zapatuko txapelketan, bost partida jokatu eta bost partida irabazi zituen Pagoa Iriarte eta Ainhoa Huarte bikote nafarrak. 
Finala Salamancako Ana García eta Andrea Camporen aurka jokatu zuren. Antolatzaileen esanetan, “oso parekatua partida hasieran, baina bukaera aldera nafarren gaztetasuna nagusitu zen” eta 20-13 markagailuan lortu zuten txapela.

Hirugarren postua Laura Saez (Gasteiz) eta Itsaso Pradera (Mallabia) bikotearentzat izan zen, B finalean La Rioja eta Aragoiko Lorena Barron eta Mirian Ruizi irabazi ostean.

Eskualdeko txapelketari dagokionez, durangarrek irabazi zuten: Naia eta Udane Larrinaga.

Biharamunean, banaka

Atzo (domeka) banakako txapelketa jokatu zen eta Nagore Martin arabarra izan zen nagusi. Bigarren postuan Mirian Ruiz zaragozarra geratu zen, hirugarren Inge Sancristobal bizkaitarra,  eta laugarren Lorena Barron errioxarra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.