Lore artean agurtu zituzten Goitako San Juan jaiak

Ander Gomez 2025ko eka. 25a, 07:23

Ostiraletik hasita, ekintza pila antolatu zituen Goitako Jai Batzordeak: bertso afaria, triki-pandero saioak, Gazte Alai dantza taldearen erakustaldia, umeentzako jokoak, bolo eta patata tortilla txapelketak... eta atzo bukatu zuten festa, lore ederrez osatutako San Juan sobreak prestatzen.
Goitako bizilagunek zein gerturatutako herritarrek, astelehenean egindako suarekin baino, aipatutako ekintza horiek guztiekin piztu zuten auzoa eta baita Mallabia osoa ere. Argazkiak: Valentin Mugarza.

Zapatuan antolatutako patata tortilla lehiaketan hamaika bikotek hartu zuten parte eta hauek izan ziren irabazleak:

1. saria: Bea Ugena eta Iñaki Mugarza.


2. saria: Rober Rodriguez eta Lorea Arregi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.