Erraketarekin duten abilezia erakutsi dute gazte mallabitarrek Promises txapelketetan

Drogetenitturri 2025ko eka. 30a, 11:45

Pasa den aste osoa eskolako frontoian eman dute 2009-2014 urteetan jaiotako gaztetxoek, AD Mallabia FTk antolatutako tenis eta frontenis txapelketak jokatzen.

Frontenis Promises

Zortzi gaztek jokatu dute aurtengo frontenis txapelketa. Beroari aurre egiten, torneo itzela egin zutela azaldu dute antolakuntzatik. Azkenean, Garai Mugarzak eskuratu zuen txapela, Jon Madariagaren aurkako finalean 18-16ko markagailu estuarekin irabazita.


Tenis Promises

Aste barruan jokatu zen tenis txapelketa eta ostiralean izan zen finala. Luken Correia gailendu zen Eihar Zabalaren kontra lehen bi set-ak irabazita, 6-4 eta 6-3. Hirugarren postua Liher Rayak lortu zuen, 7-6 eta 6-4 irabazita Dani Garciari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.