Udalerriko hainbat puntutan konponketa eta birrasfaltatze lanak egiteko lizitazio prozesua zabaldu du Mallabiko Udalak. Helburu nagusia da trafikoaren segurtasuna hobetzea eta egoera kaskarrean dauden bideetan ibilgailuen zirkulazio egokia bermatzea, azaldu dutenez: "trafikoa oztopatzearen ondorioz istripuen arriskua handia baita".
Hiru eremu lehenetsi dira
Bizilagunen joan-etorriak hobetzeko beharra eta zoruaren egoera aztertuta, esku hartzeko premia berezia ikusi dute hiru gune konkretutan: Aitxuko Arandoño baserrirako sarbidean, Goitondo Beheko industrialdean, eta Mallabarrena eta Elizoteko hiriguneetan. Lan hauetara 69.514,50 euro bideratuko ditu udalak eta uztailaren 23ra arteko epea dute enpresek proposamenak aurkezteko.