Areitioko Kirol Hiria estreinatu dute

Ander Gomez 2025ko uzt. 10a, 13:21

Atzo eta gaur goizean, SD Eibarko futbolariek lehen entrenamenduak egin dituzte Areitioko Kirol Hiri berrian. Bideoan ikusgai zelaiko zein instalazio barruko irudiak.

Areitioko Kirol Hiriko obra osoa amaitzeko lanak luzerako doazen arren, zelai nagusia berde-berde dago eta barruko instalazio batzuk prest daude jada. Gauzak horrela —eta klubak nahi zuen bezala—, Eibarko jokalariek posible izan dute 2025-2026 denboraldiko prestaketa Mallabian hastea.

Atzo izan zuten lehen entrenamendua eta, Anaitz Arbilla defentsa iruñearrak berdea zapaldu berritan adierazi bezala, pozik eta harro daude jokalari guztiak: "Urte mordoa pasa dira eta azkenean iritsi da Kirol Hiria zapaltzen dugun lehen eguna. Poztasuna eta klubarekiko esker ona besterik ez dugu, egindako lan guztiagatik eta lortutakoagatik".


Arbilla eta taldekideak Areitioko Kirol Hirian, gaurko entrenamenduan. Argazkia: SD Eibar.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.