Mallabiko Udalak martxan jarri du gimnasioaren egokitzapen eta modernizazio prozesua. Azaldu dutenez, proiektua "gimnasioko gunea irisgarriago eta funtzionalago bihurtzeko" eta "erabiltzaileen behar eta eskaerei erantzuteko" helburuarekin sortu zen. Aldaketen barruan, hainbat elementu berri instalatuko dira, besteak beste: curl eta crossfit barra desberdinak, 1,25 eta 25 kilo arteko PVCzko pisu-diskoak, gomazko kettlebell-ak, pisu-rack bat, barra-euskarri bat eta lau estazioko kaiola bat.
Ekipamenduaren hornidura eta instalazioa Kirol Nagusia enpresa bizkaitarraren esku egongo da, eta lanen kostu totala 18.130,20 eurokoa izango da.