Abuztuaren 14an, 15ean eta 16ean ospatuko dira Mallabiko Andra Mari jaiak. Jarraian egitarau osoa:
Abuztuak 14, osteguna
UMEEN EGUNA
11:30-13:00 Mallabiko Trikitilarien KALEJIRA, herrigunean.
12:00-14:00 eta 16:00-18:00 Umeentzako HAUR PARKEA, herriko frontoian eta parkean.
18:00 APAR FESTA, parkean.
19:00 TXUPINAZOA jaiei hasiera emateko, udaletxetik.
19:00 Hamarru ELEKTROTXARANGA, herrigunean.
19:30 TXOKOLATADA, plazan. *Euria bada, parkeko aterpean.
21:30 PILOTA PARTIDAK, Mallabia I Pilotalekuan.
- Urrutikoetxea - Morgaetxebarria vs. P. Etxeberria - Tolosa
- Ezkurdia - Iztueta vs. Elordi - Albisu (Masters Caixabank)
*Sarrerak: Abuztuaren 1-13 bitartean udaletxean, 18 euroan (12 euroan langabe, ikasle, jubilatu eta pentsionistentzat); edo egunean bertan, 21:00etatik aurrera, 25 euroan lehiatilan.
23:00 Lehian taldearen ERROMERIA, plazan. *Euria bada, parkeko aterpean.
Abuztuak 15, ostirala
ANDRA MARI EGUNA
11:00 MEZA NAGUSIA, Jasokunde parrokian.
12:30 Mallabiko Dantzarien DANTZA ERAKUSTALDIA, herriko frontoian.
13:00-15:00 EingGO taldearen ERROMERIA IBILTARIA, herrigunean.
17:00 TUTE txapelketa, Kontzejuzarrean.
- 1. saria: 120 euro eta garaikurra.
- 2. saria: 100 euro.
- 3. saria: 80 euro.
- 4. saria: 60 euro.
17:00 Mallabiko HARRI-JASOTZE SARIA, frontoian.
- Emakumezkoen V. sarian: Eider Garcia Durana (Baroja, Araba), Sara Jimenez de Aberasturi (Bilbo, Bizkaia), Leire Olea (Gernika, Bizkaia) eta Ane Cestau (Leitza, Nafarroa).
- Gizonezkoen XXXV. sarian: Jon Gisasola Zelai V (Mallabia, Bizkaia), Eneko Bilbao (Kortezubi, Bizkaia), Unai Osa (Ondarroa, Bizkaia), Aritz Aranguren Norde (Azkoitia, Gipuzkoa), Mikel Lopetegi Urra eta Xabat Olaizola (Zarautz, Gipuzkoa), Hodei Amezkoa (Etxebakoitz, Nafarroa) eta Unai Urkiola (Leitza, Nafarroa).
19:30 "Ez da kasualitatea" BERTSO SAIO MUSIKATUA, plazan. *Euria bada, elizpean.
- Bertsolariak: Ane Labaka, Maider Arregi, Eli Pagola eta Miren Amuriza.
- Gai-jartzailea: Iruri Altzerreka.
- Musikariak: Araitz Bizkai eta Oihana Landa.
22:30 JANUS LESTERren KONTZERTUA, parkean.
Abuztuak 16, larunbata
SAN ROKE EGUNA
12:00 MEZA, Jasokunde parrokian.
11:00-14:00 XXIV. PAELLA eta XII. MARMITAKO LEHIAKETAK, plazan. Izen-ematea 11:30ean.
14:00 Paella eta marmitako lehiaketen sari banaketa, plazan.
- Marmitakoaren 1. saria: 110 euro.
- Marmitakoaren 2. saria: 55 euro.
- Paellaren 1. saria: 110 euro.
- Paellaren 2. saria: 55 euro.
14:15 JUBILATUEN BAZKARIA, Kontzejuzarrean.
16:00 Tolin MARIATXIA jubilatuentzat, Kontzejuzarrean.
17:30 KUADRILLEN JOLASAK, herrigunean. Antolatzailea: Gazte Asanblada.
- Saria: pintxotarako 20 txartel.
20:00 TXERRI ERREA eta SAGARDO DASTAKETA, parkean.
- Pintxoa: 1 euro.
- Sagardoa: Doan.
20:30 Luhartz taldearen ERROMERIA, parkean.
Ondoren, DJ Maria Blessive.