Oraingo honetan aizkoran jardun du Zelai baserriko alaba multikirolari mallabitarrak eta, lanez eta ardurez gain, tartea izan du Jaialdiko beste bilgune batzuk bisitatzeko eta esperientziak eskainitako bizipenez gozatzeko. Hangoak kontatzen audiotxo bat bidaltzeko eskatu genion eta konturatuta gure letrekin baino bere berbekin hobeto adierazten dela han bizi, ikusi eta sentidutakoak, audioa bera partekatzea erabaki dugu, bere ahotsaren bidez Idaho aldera eta euskal diaspora batzen duen makro-jaira bidaiatzeko aukera ematen diguna. Bost urte barru, IX. edizioan, Basque Block-eko jai gunean elkar ikusiko dugulakoan!