Carlos Perezek bota zuen hasierako txupina

Estibalitz González 2025ko abu. 15a, 18:03

Aurtengo  txupina botatzearen ohorea Mallabiko Futbito taldeko arduraduna den Carlos Perez Villumbralesek izan zuen, luzarotik Mallabiko eskola-kirolarekin konprometituta dagoen gizona. 

Txupina botatzeko eta jaiei hasiera emateko bere hautaketaren berriak ilusio handia sortu zion Carlos Perezi, eta pozik eta eskertuta agertu zen Udaletxeko balkoira, batez ere irribarretsu azpian zeuden neska-mutiko eta koxkondutxoagoei gozokiak bolo-boloka botatzeko unean. Ia 29 urte daramatza Mallabiko futbolarekin eta orokorrean kirolarekin lotuta eta konprometitua. Berak eta beste herritar batzuk suspertu duten taldeak urte asko egin zituen aretoko futbolean jokatzen eta gaur egun kirol eskaintza zeharo zabala dute: tenis-eskola, saski-baloi eskola, futbol-eskola, multikirolak… eta domekero umeen aisialdirako jarduera desberdinak. Euren lanari esker herriko umeek aukera dute domeka goizetan multikirola egiteko eta arratsaldeetan filmaren bat ikusi, bingora edo xakera jolastu…

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.