Lagun arte gozoan eman zuten eguna mallabitarrek

Estibalitz González 2025ko abu. 17a, 08:46

Jaien azken eguna da herrikoiena, parte-hartzaileena eta mallabitar gehienentzat estimatuena. Plazaren inguruan batzen diren ehunka herritarrentzat elkar ikusi, elkarren berri izan eta elkarri kontu mordo bat esateko egun aproposena izaten da. Eta paella edo marmitako gozo baten bueltan beti errazago kontu kontari aritzea.

Paellak itxura ederra zuten, tartera itzeletan batzuk eta txikiagoetan beste mordotxo bat. Oilaskoarekin, berdurekin, arrain kontuetara jota… mota desberdinetakoak ikusten ziren. Marmitakoek ere bor-bor sentitzen ziren lapiko sakonetan. Goizean aritu beharra egon zen eguerdiko ordu bietarako epaimahaiaren aurrean itxuran aurkeztu ahal izateko. Begok eta Imanolek lanak izan zituzten erabakitze kontuokin, 12 paella eta 5 marmitako frogatu behar horrekin. Azkenean sarituak suertatu ziren Alberto Gallastegi eta El Correo kuadrillaren marmitakoak, eta Beñat Pildain eta Iñaxio Solozabalek euron lagun taldearekin jan aurretik aurkeztutako bi paellak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.