Pasa den larunbatean, abuztuaren 30ean, Donien Atxaren igoerak eta txapliguek eman zioten hasiera hiru eguneko festari. Egunean bertan ere, lagunarteko txirrindulari lasterketa egin zuten, Lariztik Zengotitara.
Igande goizean, herri kiroletan duten abilezia erakutsi zuten mallabitarrek; eta arratsaldean bolo txapelketa eta umeentzako jolasak izan ziren protagonista.
Astelehen goizean, dantza erakustaldia egin zuen Gazte Alai taldeak eta, txapelketa nagusia bezperan izan zen arren, bolotan aritu ziren berriz ere gerturatutako zaleak.
Arratsaldean, indar erakustaldia egon zen, giza-asto proba ikusgarriarekin.
Azkenik, produktuz betetako karretillaren zozketarekin eta erromerian dantzan amaitu zuten jaia.