Eskolarako sarbidea errazteko arrapala eraiki dute

Ander Gomez 2025ko ira. 12a, 13:09

Herritarrek egindako eskaera bati erantzunez, Mallabiko Udalak irisgarritasuna hobetzeko lanak burutu ditu Learreta-Markina ikastetxe publikoan.

Abuztuan, ikasleen oporraldiak aprobetxatuz, Learreta-Markina ikastetxe publikoko arkitektura-oztopoak kentzeko lanak egin zituzten. Atzekaldeko aparkalekuko plaza bat eta ondoko berdegunearen zati bat kendu dira, eta arrapala eraiki dute bertan.


Arrapala egin aurretik eta ostean.

Bi metroko zabalera du, %8tik beherako malda, eta albo banatan altzairu herdoilgaitzezko barandak ditu. Udaletik azaldu dutenez, obra hauekin aurretik zegoen desnibela konpondu da, gurpildun aulkientzako sarbidea bermatu da eta erabiltzaileen erosotasuna hobetu da. Lanak Estudios y Obras Recalde S.L. enpresari esleitu zitzaizkion eta 7.395,33 euroko kostua izan dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.