Lorezaintza lanak egingo dituzte Zubitegiko parkean

Drogetenitturri 2025ko ira. 18a, 15:01

Mallabiko Udalak lorazaintza lanak egingo ditu Zubitegi Kirol Parkean, ingurune naturala hobetzeko eta espazio publiko honen kalitatea handitzeko helburuarekin. Lanek 7.000 euro inguruko kostua izango dutela aurreikusi da. Argazkiak: Metalocus.

Zubitegi Kirol Parkean egindako azterketa baten ondorioz, bertako parajea egokitzea beharrezkotzat jo du Mallabiko Udalak. Aurreikusitako esku-hartzeen artean daude zuhaixka herrestariak eta landare igokariak landatzea. Lan hauek hormigoizko hormak eta parkeko ezpondak estaltzea dute helburu. Landaketa udazkenean egingo da, azaldu dutenez, “urtaro honetako tenperaturek sustraiak behar bezala finkatzea ahalbidetzen dutelako eta, ondoren, hilabete hotzenetan, berauen hazkundea bermatuko delako”.

Lorezaintza lanak CENGOTITA Flores y Plantas SL enpresari esleitu zaizkio, 7.240,86 euroko aurrekontuarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.