Urriaren 24an eta 25ean (barikua eta zapatua) izango dira Urriko Jaiak eta, ospatzeko, kontzertu eta dj saio sorta ederra antolatu dute:
Barikuan, iaz egin bezala, betiko zein egungo kantekin dantzan jarriko du plaza Beranduegi erromeriak, 22:00etatik aurrera; eta, ondoren, Dj Marrazok jarraituko du festarekin. Zapatuan, euskal musika kulturaren modernizazioan erreferente izan diren hiru talde egongo dira: Gozategi, 90. hamarkadatik instrumentu elektrikoak gehituz trikiti-pandero konbo tradizionalari; Mirua, instrumentu zaharrak elektronikarekin fusionatuz; eta Malakias, kanta mitikoen remix-ak eta mashup-ak egiten. Kontzertuok 22:30ean hasiko dira, karpa barruan. Bukatzean, Herrikoko elkartera pasako da jaia, Alloxelets bikotearen DJ saioarekin.
Jarraian, talde bakoitzaren mostratxoa bideoan: