Urriko Jaietako egitarau osoa argazkitan

Ander Gomez 2025eko urriaren 17a

Aste hasieran Urriko Jaietako kontzertuen kartela ezagutzera eman zuen Mallabiko Udalak eta, orain, jaiek iraungo duten hiru egunetan egongo diren ikuskizun, jolas, txapelketa, dastaketa, musika-dantza saio eta bestelako ekintza guztiak aurkeztu ditu. Albiste barruan programa osoa argazkiekin.

Urriaren 24an, 25ean eta 26an ospatuko dira aurtengo Urriko Jaiak. Jarraian egitarau osoa:

URRIAK 24, BARIKUA

16:30 Buruhandiak, eskolatik parkera.
Antolatzailea: Guraso elkartea.


17:00 Haur eta gazteentzako herri kirolak, parkean.
Antolatzailea: Txondor Herri Kirol taldea.


18:00 Txupinazoa: Jubiletxeko Asun eta Agustin, udaletxeko balkoitik.


18:15 Elizpeko pilota txapelketaren finala, elizpean.
Antolatzailea: Zaparrada elkartea.


18:20-21:30 IV. Kick Boxing-boxeo gaua: “Euskadi vs Portugal”, herriko frontoian.

  • Sarrera: 15 euro.

Antolatzailea: Udala.


19:00 Zutik elektrotxaranga, herrigunean.
Antolatzailea: Udala.


20:30 Hanburgesa pintxoak, parkean.

  • Tiketak: Pintxo bat euro bat.

Antolatzailea: Udala.


21:30 “Inork begiratzen ez duenean” dantza saioa, parkeko aterpean.
Antolatzailea: Nahikari Emakume elkartea.


22:00 BERANDUEGI erromeria + DJ MARRAZO.
Antolatzailea: Udala.

URRIAK 25, ZAPATUA

09:00 Frontenis maratoia (bikoteka), herriko frontoian.
Antolatzailea: A.D.Mallabia F.T.


11:30 Duatloi txikia herri barruko zirkuituan.
Antolatzaileak: Guraso elkartea eta 7 Pago Elkartea.


12:00-15:00 Mallabiko VIII. Ardau Ferixie, probalekuan.
Sarrera: 10 euro.
Antolatzaileak: Udala eta Ardosaltsan.  


14:30 Herri bazkaria, eskolako frontoian.
Antolatzailea: Gazte Asanblada.


16:00-19:00 Txiki-txef umeentzat, plazan (euriarekin parkeko aterpean).
Antolatzailea: Udala.


17:00-18:30 DJ Dantzatzeko prest umeentzat, plazan (euriarekin elizpean).
Antolatzailea: Udala.


19:00 Kale animazioa Rockalean elektrotxarangarekin, herrigunean.
Antolatzailea: Udala.


22:30 Kontzertuak: GOZATEGI + MIRUA + MALAKIAS.
Antolatzailea: Udala


Ondoren Alloxelets bikotearen DJ saioa, Herrikoko elkartean.
Antolatzailea: Zaparrada.

URRIAK 26, DOMEKA

09:00 Frontenis maratoia (bakarka), eskolako frontoian.
Antolatzailea: A.D.Mallabia F.T.


10:00-14:00 IV. Autoen Slaloma, Goitondo Beheko Lau industrialdean.
Antolatzailea: Udala.


16:30 Txoborro magoa umeentzat, probalekuan. 
Antolatzailea: Udala.


Ondoren: Txokolatada, probalekuan. 
Antolatzailea: Udala.


17:00 Mus txapelketa, Kontzejuzarrean.
Antolatzailea: Udala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.