Gerediaga Elkarteak antolatuta eta Jon Arroitak gidatuta, domeka goizez Zengoittera gerturatu ziren hogeita hamar lagunetik gorakoek auzoan dauden baserriek dituzten ezaugarri arkitektonikoak ezagutzeko beta izan zuten. San Romango ermitan hasi eta etxez etxe ibili ziren bisitariak: Uxarte, Bengo, Beitti, Ganeketxe, Goti…
Erabilpen, moda eta premien arabera aldatzen joan diren baserri etxeak izanda, beraien etarteetan ikusten den eboluzio arkitektonikoaren zeharreko bidaia txiki bat izan zen ibilbidea, gertutik ezagutuz sasoi bakoitzeko eraikitze ezaugarriak: egurrezko habeak, arku mota desberdinak, izan bikoitza, karpanela zein erdi-borobila, egurraren ordezko etorritako porlanezko zutabeak…