Santa Zeziliak eta Gaztañerrek bat egin zuten Mallabian

Drogetenitturri 2025eko azaroaren 24a

Azaroaren 22an, zapatuan, musikarien eguna ospatzen zen eta Mendibil abesbatzak kontzertu ederra eskaini zuen elizan, Mallabiko trikitilarien konpainia ezinhobean. Bideoan entzungai korua Mikel Laboaren "Maitatua sobera (Ama)" abesten eta trikitilariekin batera Tapia eta Leturiaren "Compostelako erromesa" interpretatzen. Emanaldia bukatzean, Gaztañerre ospatu zuten mallabitarrek, gaztaina erreak banatuz bertartutakoen artean. Bideoak: Lorea Arregi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.