SD Eibarren partida ikusiko dute futbol taldeko txikienek Superigande honetan

Drogetenitturri 2025eko abenduaren 13a

2025-2026 denboraldiko Superigande taldea. Argazkia: AD Mallabia FT.

AD Mallabia FTko umeek Superigande berezia izango dute asteburu honetan. Arratsaldeko ohiko programazioa mantenduko da, baina eguerdian SD Eibar futbol taldearen partida ikustera joango dira, klubak berak gonbidatuta.

Abenduaren 14an, SD Eibarrek Atletico de Madrid futbol taldearen kontra neurtuko ditu indarrak etxean eta talde armaginak norgehiagoka ikusteko sarrerak oparitu dizkio AD Mallabia FTri. Horrela, Superigandeetako taldea osatzen duten umeek egun bereziaz gozatzeko aukera izango dute. Partida 12:00etan jokatuko da, Ipuruan, eta bertara joateko autobusa 11:00etan irtengo da petriletik.

Arratsaldean, Superigandeko ohiko ekintzak mantenduko dira: 16:00etatik aurrera, zinea, bingoa eta mahai-jokoak izango dituzte gozagarri. Igande honetako pelikula "Los Pitufos" izango da.

Cómic en cine: 'Los Pitufos', de Raja Gosnell

Taldetik "pozik" agertu dira "gure haurrei lehen mailako futbol profesionala ezagutzeko eta gozatzeko aukera eman ahal izatearren", eta SD Eibarri eskertu diote oparia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.