Ezagutu barruan daramazun potentziala boxeoaren kolpe motak, defentsa-teknikak eta oinarrizko desplazamenduak ikasten dituzun bitartean. Gune honetan, kirolaren bidez auto- estimua eta botere pertsonala indartuko ditugu elkarrekin. Ez duzu aurretiko esperientziarik be- har, hazteko eta partekatzeko gogoa baino ez. 13 urtetik aurrerako emakumeei zuzendua! Maiatzaren 9an, 16an, 23an, 30ean eta ekainaren 6an. Izen-ematea: Emakumeen Topalekuan, 5 euroan. Informazio gehiago hemen.
Korrontzik eta Alboka Musika Eskolako Bandak kontzertu berezia eskainiko dute Ermuko Antzokian. Dagoeneko 20 urte konplitu ditu Korrontzik, eta hau ospatzeko, erronka berri bati heldu dio: Korrontziren errepertorioa Musika Banda baten esparrura eramatea... hau da, trikitia, Musika Banda bateko musikariekin hauspotzea, itzela! Hau posible egiteko, Xabier Zabalak hartu du bere gain konponketa musikalen ardura. Sarrera: 10 euro. Erosteko egin klik hemen.
Lanegunetan: 18:00-20:00 Asteburuan: 12:00-14:00 Antolatzailea: Udal Pintura Eskola.