Ama batek bere seme bakarraren mezua jasoko du. Mezuan esaten dio dokumentu bat bilatu behar duela berehala, eta ohartarazten dio ez erortzeko bere gauzak arakatzeko tentazioan. Amak, enkargua egiten ari dela, bere bizitza gogoratzen du. Habia hutsaren sentipenek espiral zirraragarri eta dibertigarri batean murgilduko dute, bere eguneroko errealitatea benetako film-abentura bihurtuz. Sarrera: 15 euro.
‘Bisonte Mastodontearen bila’ lanean, klan bat ehizara ateratzeko prest dago, aspalditik helburu duten harrapakin baten bila: Bisonte-mastodontea. Aire, Asto, Sator, Oki eta Axerik adi bidaiatzen dute beren ehizakiaren bila, baina garai honetan arriskuak edonon daude, eta ezin dute akatsik txikiena ere egin beraiek presa bihurtu ez daitezen. Sarrera: 6 euro.
WAR BABY antzezlanak, Yllana konpainiaren berezko estiloan, armadaren zentro batera eraman gaitu. Han, soldadu-talde despistatu bat entrenamendua jasotzen ari da, herrialdeko buruzagi berriak sortutako gerra zentzugabe batean borrokatzeko. Izan ere, buruzagi berria haurtxo apetatsu eta gerrazale bat da. Pertsonaia dibertigarriak eta gerraren eta boterearen inguruko egoera zentzugabeak bata bestearen atzetik. Sarrera: 12 euro.
Martik ez daki non bizi diren beldurrak, hortaz lasai bizi da kresal usaina duen herri polit batean. Aita marinela du eta portuan, bere zain dagoen egun gris batean, ekaitz batek uretara jaurtitzen du. Nahitaezko bidaia hasiko du itsas hondoan zehar, horretarako arrainen eta beldurren hizkuntza ikasi behar badu ere. Sarrera: 4 euro.
Hiru pertsona, edo lau, hobeto esanda: Lucíak izugarrizko depresioa du, eta ondorioz, esperientzia bikario bat bizikodu Yoldiren (adimen urritasuna duen gazte zoragarri bat) bitartez. Yoldik José Manuel psikoterapeuta ospetsuaren landareak zainduko ditu; izan ere, garuneko paralisiadela-eta, erabateko mendekotasuna du orain. Psikiatraribeste inori ez dio esan harreman intimo oso berezia duela, norekin... eta adimen artifiziala den Alexarekin. Martina, psikiatra, misantropo xamarra da, eta ezin du gehiago. Ezin du bizitza jasan. Ez da alaba Lucíari laguntzekogauza. Amore emateko zorian al dago? Agian, bai. Noski, hiruretako batek ere, barkatu, lauetako batek ere ez dakiezer besteei gertatzen zaienaz, ez haien desilusioez, ezhaien sekretuez; baina bada zerbait ukaezina: bizitza honetan gertatu zaien gauzarik onena elkar ezagutzea eta beren bideak gurutzatzea izan da. Sarrera: 10 euro.
Gure bizitza, bai, indarkeriak jo zuen, baina gure indarrarekin eta ahuleziekin atera ginen. Eta kanpoan, denborarekin, konturatu ginen indarkeriak etengabe jarraitzen duela Guatemalako emakume gehienen gainean, eta baita gure gainean ere, kolpeak baino modu sotilagoetan, baina ez kolpeak baino suntsitzaile gutxiago. Beraz, antzerkia egitea erabaki genuen, jarri zizkiguten tranpak astintzeko, bideak partekatzeko eta oraindik jazarri nahi gaituzten mamu batzuen aurpegian barre egiteko, eta biktimatzat jarri nahi izan ziguten karteltxoa betiko ateratzeko. Tokia: Lobiano Kulturgunea. Hizkuntza: Euskara. Sarrera: Doan.
Macho grita (Crónica de mi propia ignorancia sobre la Historia de España) komedia musikal bat da, Don Juanen mitotik abiatzen dena, gure orainaren eta 1492. urtean inauguraturiko zikloaren arteko lotura aztertzeko. «Errekonkistarako», «Amerikaren aurkikuntzarako» edo judu eta moriskoen kanporatzerako hurbiltze pertsonala da, lurralde honetan «matxo-izaera» nola eraikitzen den umorez gogoeta egiteko. Gaur egungo bizitzarako balio dezaketen gauzak ulertzeko itxaropentxoarekin Espainiako historia ikusezinera (edo ikusezin bihurtutakora) gerturatzeko gogotik sortu da. Izan ere, menderatze-gogoaren eta harrapari-grinaren gainean eraiki ditugu gure gizarteak, eta orain akabatu egin gaitzakete. (Alberto San Juan) Sarrera: 12 euro.
El bar nuestro de cada día umorezko monologo musikala da. Tabernak aldarrikatzen ditu, ez soilik aisialdirako leku gisa, bizitza eta gu geu gurtzeko leku gisa ere bai.Antzokia taberna bihurtuta, Antonio Romera Chipik, El Bar Nuestro de Cada Día tabernako zerbitzariak, Malandro zenaren azken borondatea bete beharko du. Malandro ohiko bezeroa zen, eta nahiago izan du tabernan jai bat ordainduta utzi beilatokiko ohiko ehorzketa bat baino. Chipik zeremonia pagano bat inprobisatzen du Malandrorentzat, zenduak eskatu bezala, bera hil izanagatik negar egin beharrean bere bizitza ospatzeko jai bat egin dezaten lagunek. Sarrera: 12 euro.
Enekok ez die kasurik egiten semaforoei. Berehala lortu nahi ditu gauzak eta, horregatik, semaforoak oztopo bat dira berarentzat. Amets izeneko ezezagun batek bizitza lasaiago hartzeko eta gehiago jolasteko proposamena egingo dio. Baina Enekok ez dio kasurik egingo eta, behin, semaforoa gorrian dagoela, bidea zeharkatu eta ziztuan igaroko den argi erraldoi batek, ia-ia bertan irentsiko du. Sustoarekin ametsezko mundu batean sartuko da eta semaforoko pertsonaiek bizia hartuko dute, abentura dibertigarri bat proposatzeko. Baina Enekok ez daki zer egin, lehen bezala jarraitu ala semaforoko izakitxoek proposatzen diotena egin.“Semaforoa” antzezlan multimedia bat da, antzerkia, bideo-animazioa, interakzioa eta musika biltzen dituena. Sarrera: 4 euro.