Korrikaren 23. edizioa izango da aurtengoa eta, martxoaren 14tik 24ra bitartean, Irundik Baionarako ibilbidea egingo du "Harro Herri" lelopean.
Martxoaren 14an irten arren, ez da Ermutik eta Mallabitik igaroko hilaren 20ra arte. Zaldibartik etorrita, Mallabira helduko da lehenengo eta, 25-30 minutuko ibilbidea egin ostean, ermuarrei pasako diete lekukoa mallabitarrek. Ordu erdi inguru egingo du Ermuan ere eta, ostean, Eibarrerantz joko du Korrikak.
Jarraian herri bakoitzean egingo dituen kilometroak eta aurreikusitako ordutegia:
- 09:26 Goierri bidea
- 09:33 Santa Marina
- 09:40 Areitio gaina
- 09:47 Mallabiabarrena 10
- 09:51 Mikel Zarate
- 09:58 Urtiaga hiribidea 6
- 10:05 Zearkale 16, Kaltxango AEK
- 10:12 Zubiaurre 2
- 10:18 Gipuzkoa etorbidea 14
- 10:24 Gipuzkoa etorbidea, San Lorenzo eskola
Ibilbide osoa ikusteko egin klik HEMEN.
Kilometroak eskuratzeko aukera
Otsailaren 1etik aurrera, kilometroak erreserbatu ahalko dituzte Ermuko zein Mallabiko enpresa, saltegi eta taldeek. Informazio gehiago jasotzeko, idatzi bizkaia@korrika.eus helbidera edo deitu 946 464 000 telefonora.