Rio de Oro elkarteak saharar errefuxiatuei laguntzeko kanpainari ekin zion astelehenean eta, urtarrilaren 31ra bitartean, 24 tona elikagai batzea dute helburu.
Laguntzeko prest dagoen edonork mugikorretik bertatik egin dezake ekarpena; kasu horretan, elkarteak berak erosiko lituzke produktuak zuzenean. Konpresak, olioa, kontserba-latak, arroza eta bestelako premiazko elikagaiak lehenetsiko dituzte; eta "paketetan" multzokatu dute eros dezaketena, jasotako diruaren arabera:
| 6€ | 9€ | 12€ | 
| 
 1kg arroz 1kg pasta 1kg azukre 1kg lekale  | 
 1kg arroz 1kg lekale 1L olio 1 konpresa  | 
 1kg pasta 1kg lekale 1L olio 3 atun lata 1 sardina lata 1 konpresa  | 
Bakoitzak nahi eta ahal duen kantitatea eman dezake, eta bi modutara egin daiteke:
1. BIZUM bitartez
- Sartu Bizum aplikazioan.
 - Sakatu "Eman" / "Donar".
 - Bilatu elkartea Rio de Oro Durangaldea edo 01955 kodea idatziz.
 
2. LABORAL KUTXAN, transferentzia bidez
- IBAN zenbakia: ES90 3035 0129 11 1290034483
 
Dohaintza burutzeko arazorik izanez gero —edo, beste barik, informazio gehiago jasotzeko— idatzi riodeorodurango@hotmail.com helbidera.
