[ZOZKETA] "Kortxoaren dilema" antzezlanaren sarrerak lortzeko azken eguna

Drogetenitturri.eus 2024ko urt. 22a, 08:00

"Kortxoaren Dilema" antzezlana ikusteko 2 sarrera zozkatzen ditu Drogetenitturri.eus atariak. Zozketa zabalik dago pasa den astetik eta bihar (asteartea) itxiko da, 12:00etan. Irabazlea 13:00etan jakinaraziko da, zozketaren loturan bertan.

Albiste barruan zozketan parte hartzeko argibideak, pausoz pauso eta irudiez lagunduta.

Otsailaren 2an, ostirala, Kortxoaren Dilema antzezlana eskainiko du Tartean Teatroa konpainiak Ermuko Antzokian, 20:30ean, eta Drogetenitturri.eus atariak sarrera bikoitza zozkatzen du.

Jarraian zozketan parte hartzeko jarraibideak:

1. Zozketaren orrialdean sartu (hemen) eta bilatu izen-emate laukia.

(Ordenagailuan eskuinaldean, mugikorrean behealdean).


2. Idatzi zure datuak:

  • Izen-abizenak.
  • E-maila eta telefono zenbaki bat.

*Datuok irabazlearekin harremanetan jartzeko erabiliko dira, besterik ez.


3. Markatu laukia.


4. Idatzi 2+2 hizkiz robota ez zarela egiaztatzeko.


5. Sakatu 'Izena eman' botoia parte-hartzea bidaltzeko eta... zorte on!


Zozketaren izen-emate orrira joateko