Berbalagunek euskara praktikatzeko pintxo-potea egingo dute etzi, osteguna. Ermuan izango da, baina mallabitarrak ere gonbidatuta daude parte hartzera. Infreñu tabernan hasiko dira, 19:30etan, eta 21:00ak arte arituko dira, tabernaz taberna, euskaraz.
Ermuko eta Mallabiko Berbalagunek 'Pintxolagun' mintzapraktika antolatu dute urtarrilaren 25erako (osteguna).
Infreñutik hasita, Ermuko taberna desberdinetan izango dira, jan-edana disfrutatu bitartean, ordu eta erdi inguruz berbetan. Pintxolagun saioek berbalagunak giro lasai eta atsegingarri batean batzea dute helburu eta, euskara ikaslea izan, edo hizkuntza praktikatzea besterik nahi ez duen euskalduna izan, edozein herritar dago gonbidatuta.