Santa-eskean aritu ziren mallabitarrak auzorik auzo, kalerik kale ermuarrak

Ander Gomez 2024ko ots. 5a, 18:25

Santa Ageda eguna da gaur eta atzo, bezperan, eskean irten ziren Ermutik eta Mallabitik. Tradizioari eutsiz, martiriaren kantu eta koplak abestu zituzten toki desberdinetan, eta bildutako dirua dohaintzan emango dute biek.

Audioan mallabitarrek Trabaku Goikon kantatutakoaren lagin bat entzungai.

Ohitura den bezala, santa-eskean irten ziren herritarrak atzo, Santa Ageda egunaren bezperan, goizean goizetik.

Mallabitarrak Zengotita, Osma eta Goita auzoetan zehar aritu ziren koplaka, eta bildutako dirua Mallabiko koruari laguntzeko bideratuko dute. Ermuan herrian zehar ibili ziren (Santa Ana, Santiago, Ongarai, San Pelaio...) eta dirua Kolonbiara bidaliko dute, Barrankilla hirian dagoen Probidentzia ikastetxeko familia behartsuenei laguntzeko.

Ermuarren talde argazkia, San Pelaioko parkean.