Gurean 100 litrotik gora jaso dira ordu gutxitan

Estibalitz González 2024ko ots. 28a, 08:02

Atzo eta herenegun gau eta egun etengabe izandako eurite eta ur-jasen ondorioz, gurean metro karratu bakoitzeko 100 litrotik gora jaso dira. Isuritakoaren ondorioz errekek nabarmen igo dute euren ur-emaria, eta indartsu eta harro ikusi ditugu, leku batzuetan gainezka egin ez egin.

Bideoan Ermuan hasi eta Mallabira arte, Zabaleta, Urko eta Urtia errekak atzo arratsaldean zekarten indarra.

Drogeten Itturriko ur-jauzia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.