KORRIKAren produktuak zozketan

Drogetenitturri 2024ko mar. 5a, 07:30

Korrikaren denda ofiziala, Gasteizen. Iturria. Alea.eus

Bi aste barru igaroko da KORRIKA Mallabitik eta Ermutik, eta Drogetenitturri.eus atariak arropa eta bestelako osagarri ofizialak zozkatzen ditu. Parte hartzeko izena eta harremanetarako telefonoa edo e-maila besterik ez da eman behar.

Drogetenitturri.eus atariak KORRIKAren produktu-sorta zozkatzen du webguneko erabiltzaile guztien artean. Irabazle bat baino gehiago egongo da eta oparituko diren artikuluen artean daude: hiru kamiseta ofizial, lekukoaren formako hiru giltzatako eta 'Harro Herri' lelodun sei banderola.

Drogetenitturrik zozkatzen duen produktu-sorta.

Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute martxoaren 11 (astelehena) baino lehen LOTURA HONETAN.

Zorte on!