Haur sahararren bizi baldintzak hobetzea eta osasuna bermatzea da Oporrak bakean harrera programaren helburu nagusia.
Familiekin edo udalekuetan, oinarrizko azterketa medikuak egiteko aukera izango dute (ikusmen-entzumen probak egin, bestelako gaitzendako tratamendu posibleak aztertu) eta dieta orekatu bat jarraitzea (egunean bost bazkari eginez, elikagai fresko, barazki, fruta eta proteinekin). Horrez gain, Sahara aldean bizi dituzten hilabete gogorrenenak (50ºC baino gehiagoko tenperaturak, haizete bortitzak, ur eskasia...) Euskal Herriko klima epelean igaroko dute; eta, osasunaz aparte, errefuxiatu kanpamendutik haratagoko kultura, hizkuntzak eta errealitatea ezagutzeak euren garapen pertsonalean lagunduko die.
Parte hartzeko baldintzak
Programan parte hartu nahi duten familiek hurrengo baldintzak bete beharko dituzte:
- EAEko udalerri batean erroldatuta egotea.
- Haurrekin egoteko denbora izatea (bereziki inportantea lehendabiziko asteetan).
- Familiako beste edozein kidek beharko lukeen tokia eskaini ahal izatea (ohe bat, bazkaltzeko mahaian toki bat).
- Gogoa izatea: familian egoteko, udako planak egiteko, kultura erakutsi eta ezagutzeko, edota Saharar herriari laguntzeko gogoa.
- Programaren ardurak eta arauak betetzeko konpromisoa.
Interesa duenak Durangaldeko bi elkarteotako batekin jarri daiteke harremanetan:
Rio de Oro
riodeorodurango@hotmail.com
676 10 87 94
Hamadako izarrak
hamadakoizarrak@gmail.com
659 97 81 80
Informazio gehiago oporrakbakean.eus webgunean.