Durangaldeko Ikerlari Gazteen III. Sariketa martxan da

Estibalitz González 2024ko mar. 12a, 11:15

Mallabia behelainopean. Argazkia: Nacho del Río.

Gerediaga Elkarteak antolatua, Sariketaren helburua da gazteen artean eskualdeko ondarea zaintzeko, ikertzeko eta zabaltzeko zaletasuna areagotzea, euskarazko ikerketa eta dibulgazio lanen bitartez.

Gaiak Durangaldea izan behar du hizpide eta edozein udalerritan kokatutako jakintza-arlotako ikerketa, sormen edo dibulgazio lana aurkeztu daiteke, nahi den arloa jorratuz: historia, gizartea, kultura, hizkuntza, ekonomia, ondarea, lurraldea, turismoa, musika...

Formatua artikulua, poster akademikoa, ikus-entzunezkoa eta podcast-a izan daiteke. 18 urtera bitartekoek 500€ko saria eskuratzeko aukera izango dute eta 19tik 35 urtera bitartekoek 1000€.

Lanak aurkezteko epea apirilaren 8ra arte da eta informazio gehiagorako kontsultatu gerediaga.eus.

Ermua Abeletxe baserritik ikusita. Argazkia: Nacho del Río.