Atzo, astelehena, KORRIKAren zozketan parte hartzeko epea bukatu zen eta, iragarri bezala, egunean bertan eman ziren ezagutzera irabazleak (zozketaren loturan bertan).
Kamiseta ofiziala (retroa edo aurtengo diseinuduna) eta "Harro herri" banderola irabazi dutenen artean daude Jon Saez, Aitziber Uriarte eta Unai Holguin Ugarte. Bestetik, lekukoaren forma duen giltzatakoa eta banderola bana jasoko dute Ainhoa Luz Ardanzak, Maider Saezek eta Mare Alconada Carrok.
Drogetenitturrik zozkatutako 1. produktu-sorta.
Irabazleek Euskal Birusa Elkartearen bulegoan jaso ahalko dituzte sariak, astelehenetik ostiralera, goizez. Arratsaldez bertaratu nahi izanez gero, deitu aldez aurretik 943 17 93 50 telefonora.
Bigarren zozketa martxan
Aurreko zozketaren arrakasta ikusita, KORRIKAko produktu ofizialen bigarren zozketa egingo du Drogetenitturri.eus atariak. Oraingoan, banderola eta kamisetez aparte, "Harro herri" izerditakoa irabazteko aukera ere egongo da.
Parte-hartzea doakoa da, izena eta harremanetarako telefonoa (irabazleari jakinarazteko) besterik ez da eman behar. Egin klik lotura honetan eta helarazi datuok martxoaren 17a baino lehen. Irabazleak igandean bertan jakinaraziko dira, zozketan inskribatzeko lotura berean.
*Oharra: KORRIKA hilaren 20an (asteazkena) pasako da Mallabitik eta Ermutik, beraz, produktuak egun horretarako izan nahi dituenak, astelehena eta asteartea izango ditu Euskal Birusa Elkartetik pasatzeko eta berauek jasotzeko. Bestela, aurrerago ere jaso ahalko dira bertan, hilabetez.