'Baionarat', KORRIKAren amaierako festarako autobusa

Drogetenitturri 2024ko mar. 15a, 11:15

23. KORRIKA martxoaren 24an ailegatuko da Baionara, Euskal Herri osoa zeharkatu ostean, eta bertara joan ahal izateko autobusa antolatu dute Mallabitik eta Ermutik. Izena Kaltxango euskaltegian eman behar da, martxoaren 18a (astelehena) baino lehen.

Autobusa 9:15ean irtengo da Mallabiko petriletik, eta 9:30ean geldialdia egingo du Ermuan, Agirre Kirolak parean. Buelta 20:00etan izango da eta tokia egunean bertan jakinaraziko dute, Baionarantz abiatzerakoan.

Izena emateko gerturatu Ermuko Kaltxango AEK euskaltegira (Zearkale 16, behea), idatzi kaltxango@aek.eus helbidera edo deitu 943 17 19 40 telefonora. Baionarako joan-etorriaren kostua 20 eurokoa izango da eta 18 urtetik beherakoek guraso edo tutoreen baimena beharko dute.