BIDALI ARGAZKIAK

Athleticzale ermuar eta mallabitarrak Sevillan

Drogetenitturri 2024ko mar. 26a, 07:06

Argazkia: Oskar Bernal.

Apirilaren 6an, Kopako finala jokatuko da Sevillan eta argazkiak bidaltzeko deialdia egin du Drogetenitturrik. Edozein toki/egoeratako argazkiak onartuko dira: partida egunean bertan Cartuja futbol zelaian, Sevilla bisitatzen kamiseta soinean, festa giroan... Ondoren, argazki bilduma batean jasoko dira Drogetenitturri.eus atarian.

Athletic-Mallorca Kopako finalaren bueltako argazkiak bidaltzeko deialdia zabaldu du Drogetenitturrik. Jasotako irudi guztiak argazki-sorta batean bildu eta webgunean argitaratuko dira, finala jokatu ostean.

Argazkiak helbide elektronikoz bidali beharko dira:

Beharrezkoa izango da:

  • Sevillan egindako argazkiak izatea.
  • Egungoak, gaurdanik apirilaren 6ra bitartean ateratakoak.
  • Irudiko protagonista nagusiak ermuarrak edo mallabitarrak izatea.

Lehenetsiko dira:

  • Formatu horizontaleko argazkiak.
  • Taldearen kamiseta edo bestelako apaingarriak daramatzatenak.

Oharra: Sevillara doazen RCD Mallorcaren zaleen argazkiak ere onartuko dira.

Animatu eta bidali zuen argazkiak!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.