Memeka lehiaketak euskarazko memeak sortzean datza eta, modu ludikoan eta bitarteko digitalen bitartez, gazteen aisialdiko denboran euskararen erabilera sustatzea du helburu.
Lehiaketan parte hartu nahi duten norbanako zein lagun taldeen memeek hurrengo ezaugarriak izan beharko dituzte:
- Memea sortzeko Memeka plataforma erabili behar da, bertan dauden oinarrizko irudiak erabiliz.
- Gaia librea da.
- Testuak euskaraz idatziak egon beharko dute.
- Egileak 15-18 urte bitarteko gazteak izan behar dira.
- Apirilaren 21a (igandea) baino lehen bidali behar dira.
- Ez dira onartuko eduki iraingarriak edo errespetuzkoak ez direnak, ezta kalitate-maila nahikorik ez dutenak ere.
Memeak bidaltzeko epea amaitutakoan, berauek errepasatzeko eta aukeratzeko tartea hartuko dute antolatzaileek. Ondoren, bozkatzeko epea zabalduko dute, apirilaren 24tik maiatzaren 2ra; eta hurrengo egunean bertan, hilaren 3an, jakinaraziko dituzte irabazleak.
Bi saritu izango dira: Batetik, Memeka.eus webgunean bozka kopuru gehien dituen memearen egileak 200 euro eta bere memea daraman kamiseta jasoko ditu; bestetik, Memekaren Instagram-eko eta Pixelfed-eko kontuetan (biak batuta) like kopuru altuena duenak, 150 euro eta memedun kamiseta izango ditu sari.
2023ko irabazleak
Webguneko meme bozkatuena:
Egilea: albaricoqueaac
Sare sozialetako gustukoena:
Egilea: theresacabello