1937ko erasoaldi hartan 6 urteko neskatotxoa zen Ana Mari. Gogoan du zelan bonbek birrindutako euren etxea ikusi zuen eta gau hartan kalean lo egin beharko zutela esan ziola amamak. Babes bila Bilbora alde zuen familiak eta bueltatu zirenean, jaioterriko alde zaharreko etxeak behea jota eta hondakin bihurtuta ikusteak egin zion eragina akorduan gordeta du oraindik. Urteak beranduago Ermura ekarri zuen bizitzak eta, Sergio Lezaunekin ezkonduta, bikotearen lau seme-alabak berton jaio ziren. Gasteizera lekualdatu ziren gerora eta hantxe bizi da gaur egun.
Lekuko bezala hautatu zuen Gerediagak, Durangaldeko historia, kultura eta ondarea zaintzea eta ezagutaraztea helburu duen elkarteak. Ana Mari berak jaso zuen biktima guztiei Durangoko herriak egiten dien aitortza eta omenaldia. Lore-sorta bat eskaini zion Nerea Mujika, Gerediagaren presidenteak eta ondoren agurra dantzatu zioten, tartean eta sorpresaz bere birloba zela, une hunkigarria biziz. Zoriontsu zegoela aitortu zuen ekitaldi amaieran eta gauean haren baten kostata lokartuko zela, emozioak tarteko.
Durangoko Andramari elizpean, Ana Mari Valdubieco, Haimar Olazabal birloba eta Nerea Mujika, Gerediagako presidentearekin lore eskaintza egiten.