'Almazenean' antzezlana ikusteko sarreren zozketa

Drogetenitturri 2024ko api. 8a, 07:12

Zuhaitz Gurrutxaga eta Iker Galartza dira 'Almazenean' antzezlanaren protagonista eta apirilaren 19an (ostirala) aurkeztuko dute Ermua Antzokian, 20:30ean.
Barruan, antzezlanaren sinopsia eta zozketan izena emateko lotura.

Erretreta hartzeko dagoen arduraduna (Iker Galartza) eta bere lanpostuan ordezkatuko duenak (Zuhaitz Gurrutxaga), ezinbestean, bost egunez lantokia partekatuko dute, itxuraz deus gertatzen ez den almazen huts batean. Erlojuaren tik-tak okerra, bi ezezagunen arteko isilune deserosoa, esperoan egotearen amorrazioa, bi pertsonaien arteko gatazka eta gezur handi baten zama. Baldintza guzti horien baitan, bi langileen arteko harremana estutzen joango da eta amankomunean daukaten zera horrek lotuko ditu betirako: galtzaileen kontzientzia.

David Desola idazle kataluniarrak atondu duen komedia zorrotz eta garratz honek lan munduan pairatzen den esplotazioaz eta kapitalismoaz hausnarketa egiten du. Antzerki-lan honek Hermanos Machado Saria jaso zuen.

Zozketa

Drogetenitturri.eus atariak sarrera bikoitza zozketatuko du. Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute apirilaren 15a (astelehena) baino lehen, lotura honetan bertan. Zorte on!


Sarrerak erosteko egin klik hemen.