Cartuja futbol zelaia bere taldearen zuri eta gorrira ohituta dago. Balearrek ere RCD Mallorcaren gorria eraman zuten Andaluziako hiruburura. Baina, asteburu batez behintzat, garbi dago Athletic Clubarena izan zela Sevillaren kolore berezi hori.
Argazki-sortan zale ermuarrek eta mallabitarrek bidalitako irudiak Athletic Hirian, Sevillako kaleetan, Giraldapean... eta Cartujan, partidua jokatzear zela.
Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.
INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.
FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.