Aitor Bengoetxea (Oiartzun, 1997) break dantzari eta abeslaria, Bengo ezizenaz ezaguna, pop urbanoaren adierazgarririk nabarmenetakoa da egungo euskal eszenan.
Iaz kaleratu zuen lehen diska —Bizirik (2023)— eta lanaren aurkezpen biran dabil oraindik. Hurrengo hitzordua Ermuan dauka, hilaren 26an, Antzokian. Kontzertua 20:30ean hasiko da eta sarrerak salgai daude jada, 10 euroan, lotura honetan.
Bi sarrera opari
Drogetenitturri.eus atariak sarrera bikoitza zozkatuko du. Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute apirilaren 24a (asteazkena) baino lehen hemen: Bengo ikusteko 2 SARRERA.
Zorte on!