Durangaldea Uztabarritzen bertso zirkuitua martxan da. Laugarren edizioa da aurtengoa eta zirukuituko laugarren geldiunea izango da Ermua (Elorrion, Otxandion eta Izurtzan izan ostean).
Ander Elorriaga durangarra gai-jartzaile lanetan dela, Irune Basagoitik (Ermua, 2002), Araitz Katarainek (Mallabia, 2004) eta Aitor Bizkarrak (Abadiño, 1996) kantatuko dute. "Bertako jeneroaz" gain, "inportaziokoa" ere egongo da: Andoni Egañak hartuko du parte gonbidatu berezi bezala.
Bihar (maiatzak 3) egingo da, 20:00etan hasita, Eskilarapekon.