Atzo (zapatua) gizonezko batek bizia galdu zuen auto istripuan. Uretamendiko tuneletik irten eta biribilgunean San Lorentzora jaisteko bidea hartzekotan zegoela kontrola galdu eta zuzen jo omen zen barandaren kontra.
Gidaria bakarrik zegoen autoan eta suhiltzaileek atera behar izan zuten. Anbulantziako langileek errepidean bertan egin zizkioten erreanimazio maniobrak, baina ezin izan zuten gizonaren bizia salbatu. Ertzaintza ezbeharra ikertzen ari da orain.